Bubaniren Euskal Herriari buruzko iritziak
Bubani 1841.enaz geroztik Euskal Herrira zenbait txango egina zen, baina 1844.ean antolatuko du lehenengo aldiz Pirinio hegoalderako espedizioa. Euskal Herri “erdi basatitik” hastea erabakiko du.
Bubanik Euskal Herriarekiko harreman bikoitza izan zuen. Bere bidai-egunkarietan aurki ditzakegu:
“Baionako bidean jarri nintzen, bazkal ondoren iritsi nintzen osasuntsu eta osorik, astakirten haietaz nazka nazka eginda, Euskaldun jasanezin eta zitalak”
“Euskaldunen adimen miseriaren bi bereizgarri nagusi ikusi nituen: lehena farre ugari egiten dutena; bigarrena, emakumeen antzera, beraien artean trikimailutan ibiltzeko joera, betebeharretatik errazegi urrunduz.”
Aitzitik 1878.ean argitaratutako “Dunalia” liburuan aurkitzen dugu:
“Hain haundia izan zen nire poza herri berri eta xelebre hartan barna egindako bidaian, hurrengo urtean ere Euskaldunen artera itzuli nintzela, eta hain ongi korritu nituen bertako mendiak, zehatz mehatz ezagutu nituela esan nezakeela. Hura paradisua iruditu zitzaidan, mendi errazak, leku atseginak, emakumeak zinez ederrak”
Hori bai Karlistada amaitu berriak sortutako ezegonkortasunak zenbait arazo eragin zizkion Bubaniri:
“Polizía arduratsu eta apetatsu batek,” fakziokide” bat nintzelakoan Iruñean atxilotu nindun, buruan (egun euritsua zen) euskal txapela karlisten erara neramalako.Karlistatzat hartuta atxilotua izateko arriskuan izan nintzen. Gobernadorearekin harremanetan jarrri nintzenean erraza izan zitzaidan poliziaren susmoak ezabatzea. Gobernadoreak ulertu zuen baina txapelik ez eramatea gomendatu zidan. Zentzuzko gomendioa, nik, aitzitik, jarraitu ez nuena.”