Didier Petit de Meurvillen biografia
Didier Petit de Meurville
Haitin jaio zen 1793.ean. Bere aita 1795eko esklaboen altxamenduan hil zutenez bere familia Bostonera aldatu zen. Urte batzuk beranduago familia Lyonen kokatu zen. Didierrek setaren merkataritzari ekin zion bizibidez, politikoki legitimismoarekin lotzen zen bitartean. Honela, Lehenengo Karlistada ostean atzerriratu karlistei laguntza eskaini zien. Gertu gertutik gainera, izan ere, Don Carlos, bere familia, Cabrera eta beste zenbait burukide karlisten erretratuak burutu baizituen Bourgesen. Don Carlosek, esker onez, "Babesaren Bizkonde" izendatu zuen 1845.ean.
1848.ean kontsul izateko bidea hasi zuen eta Alicanteko kontsul-orde hautatu zuten. 1857.ean aldaketa eskatu eta Donostiako kontsul hautatua izan zen. Bertan bizitako 16 urteetan bere pintura zaletasuna lantzen jarraitu zuen, hiria eta inguruetako paisaien irudi ugari eginez. Probintziako loreei arreta berezia eskaini zien, kalitate haundiko irudiekin hiru album osatuz.
Didier Petit de Meurville Biarritzen hil zen 1873.ean.