Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Pietro Bubaniren biografia

Pietro Bubani

Pietro Bubani

Bagnacavallo-n (Ravenna-n) jaio zen 1806.ean. Bolognako unibertsitatean ikasi zuen medikuntza, 1829.ean lizentziatuz. Mediku bezala denbora gutxiz jardun zuen. Aita Santuaren gobernuaren aurkako altxamenduaren porrotaren ostean Korsikan errefuxiatu zen 1831.ean.
Botanika ikasketak Florentzian egin zituen eta Piriniotako landa ikerketak 1836.ean hasi zituen.
Borroka politikoa utzi zuen soilik ikerketa botanikoan jarduteko. Piriniotan landareak jasotzen 21 kanpaina egin zituen.
Bere lan nagusia heriotza ondoren argitaratu zen lau tomotan: Flora Pyrenaea (1897-1901). Latinez argitaratua, mendikatean eta Euskal Herrian egindako aurkikuntza guztiak osatzen zuten. Landareei buruzko oharren kalitate eta zorroztasunak nabarmentzen dute.
Bere esperientziak zenbait egunkaritan jaso zituen. Horietan Pirineo hegoaldean jasandako esperientzia gogorrak aipatzen ditu, gerra eta miseria garaiak izan baiziren eta atzerritarra izanez espiatzat hartua izan baizen.
Bere jauregiko lehio batetik erorita hil zen 1888.ean.