Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Flora

Erakusketa honen gai nagusia landareak dira. Landareak eta Euskal Herriak lotzen dituzte gure bi naturzaleak. XIX. mendeko bi pertsonaia hauen zaletasuna ulertzeko beraiek landutako materiala hiru modutan aurkezten dizuegu. Landare bakarraren fitxa osatua eskainiz batzutan, bere erabilera ardatz hartuta besteetan eta agertzen diren tokien arabera azkenik.

Landare bakarraren fitxa osatuek erakusten digute asko direla gaia aztertzeko alderdiak. Ez ditugu arlo botaniko soiletik aztertu, Bubanik egin zuen moduan, ezta ere Petiten modura alde estetikotik. Landare bakoitzak bere balore sinbolikoak eta erabilera praktikoak ditu, izenek ere informazio ugari eskaintzen digute eta batzutan aldaketa klimatikoaren garapena aztertzeko ere balio dezakete.

Anima zaitez zu ere inguruko landareei erreparatzen eta beraiei buruzko informazio jasotzen. Goza ezazu zuk ere Bubani eta Petiten antzera.