Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Ekintzak

Ekintzen triptikoa ikusi (PDF)

EKINTZA GIDATUAK: CRISTINA- ENEAKO ESPLORATZAILEAK

“Oporretan Euskaraz” udalekuetako taldeek, bereziki beraientzat prestatutako joko baten bitartez, XIX. mendeko bi esploratzaile hauek ezagutzeko eta XXI. mendeko esploratzaile bihurtzeko aukera izango dute, natura hobeto ezagutu eta errespetatu dezaten.

IKASTAROA: LOREJANA: gastronomia eta basoko landareak

Zumalakarregi Museoa. "Loreak asmatzen". "Lorejana" ikastaroa. Aduriz-en eskutik I.:

Zumalakarregi Museoa. "Loreak asmatzen". "Lorejana" ikastaroa. Aduriz-en eskutik II.:

Zumalakarregi Museoa. "Loreak asmatzen". "Lorejana" ikastaroa. Aduriz-en eskutik III.:

Natura zerbaitetan aberatsa bada, aniztasunean da eta gizakiak etekina atera dio, elikadurarekin adibidez. Gai honetan adituak diren maisuen bitartez, jangarriak diren landare berriak ezagutuko ditugu, baita hauen erabilera gastronomian ere.

09/07/13
17:30 / 19:30

Mikel Benito:
Basoko landareen sukaldaritza erabilerari buruzko sarrera teorikoa eta erakusketara bisita Cristina Enean

09/07/14
17:30 / 19:30

Leire Etxaide:
Ikusten eta behatzen ikasi, ibilaldi batean gure saskia bete dezakegu

09/07/15
17:30 / 19:30

Zumalakarregi museoa Aduriz lorejana ikastaroaAndoni Luis Aduriz:
Menditik sukaldera, belar eta basoko landareak sukaldaritzara egokitzeko ideiak

Oharrak:
  • Plaza mugatuak, beharrezkoa da aurrez izena ematea
  • Ikastaroa gazteleraz eskainiko da.

AKUARELA EGUNA: Landareak eta ura

09/07/18
10:00 / 14:30

Zumalakarregi museoa akuarelistak Cristina EneanPetit de Mervillen pintura zaletasunean inspiratuta, publiko guztientzako ekintza, akuarela teknika erabiliz eta gaia “Cristina Eneako landareak” izanik.

Euskal akuarelisten elkartea. Akuarela teknikaren erakustaldia Cristina Enea parkean. Sorkuntzak ikusgai izango dira erakusketa batean uztailaren 19tik irailaren 13 arte.

KONTZERTUA: "Adar haizea"

18/07/09
19:00 / 20:30

Zumalakarregi museoa adarhaizea konzertuaJakoba Errekondo - Alex Mendizábal
Musika autotrofa – Adar haizea

Jakoba Errekondo (1961) Usurbilera jaioaeta bertan du biziabizi.
Etika eta estetikaren Paisajista.
Landareak ereinez, landatuz,txertatuz eta uztakbilduz bizi da.
Landareei begira eta adituz, gure kulturaren paisaiaz hitzegiteadu gustuko.
Landareak janez bizi ditu.
Alex Mendizabal (1961), pausa-efektuaz arduratzen da. Bai eta soinua mugimenduan, zinema itsua eta urazpiko kantuaz ere. Erroman bizi da.