Testu inguru historikoa
20ko hamarkadan altxamendu liberalak suertatu ziren bai Italian baita Espainian ere. Hirurtekoan (1820-1823) Espainiar liberalak boterera iritsi izanak eredu bihurtuko ditu gainontzeko europar liberalentzat. Kadizeko Konstituzioa erreferentea izango da, baita frantziar inbaditzailearen aurkako herri batuaren ideal erromantikoa eta gerrilen guda ere. Italiak erresuma eta estatu txikietan zatiturik dirau.
Bi Sizilietako eta Cerdenako erresumetako diplomaziak, baita Aita Santuaren Estatuetakoak ere karlisten alde egingo dute. Hala ere, gerra honetan italiarren parte hartzea garrantzitsuagoa izan zen liberalen artean, 500 inguru Frantziar Legio Atzerritarreko partaide izan zirelako, karlismoaren aurka borrokatuz.
Bi Sizilietako eta Cerdenako erresumetako diplomaziak, baita Aita Santuaren Estatuetakoak ere karlisten alde egingo dute. Hala ere, gerra honetan italiarren parte hartzea garrantzitsuagoa izan zen liberalen artean, 500 inguru Frantziar Legio Atzerritarreko partaide izan zirelako, karlismoaren aurka borrokatuz.
40ko hamarkadan “Risorgimento” bezala ezaguna zen mugimendua, ideia aurrerakoiak italiar batasunaren egitasmoarekin batzen dituena, indarra hartzen hasi zen.
Euskal Herrian karlistaldiaren ondorioak nabari dira, bereziki aduanak Ebrotik Bidasoara aldatu izana, euskal ekonomia espainiar merkatuan integratuko duen foruen aurkako neurria, industrializazioaren sorrerari bidea emanez.
50ko hamarkadan trenbidearen egitasmoak garatzen hasten dira gure artean. Petit Donostian kontsul da eta Iparraldeko Trenbide sarearen aurrerapenak eta sustapena jarraitzeko aukera izango du.
60ko hamarkadan Petit de Meurvillek, gipuzkoako hiriburuaren zabalkuntza prozesuan, Donostiako harresiak nola botatzen dituzten ezagutuko du. 1868ko iraultzaren ondoren, ezegonkortasun politikoa ezaugarritzat izango duen garaia etorriko da, Bigarren Karlistaldian bukatuko dena.
Italian bitartean batasun prozesuari amaiera emango zaio 1870ean Austriarrei Veneto konkistatuz eta Erroma Aita Santuari. Aita Santuaren Estatuei egindako erasoa oso gogor kritikatua izan zen gure artean eta altxamendu karlisten aitzaki gisa balio izan zuen.