Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Smilax aspera, Endalaharra

Smilax asperaSmilax aspera, Endalaharra

Smilax aspera
Endalaharra
Bubanik emandako izena: Smilax aspera

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_32_Smilax_aspera.jpg
  • BU_32_Smilax _aspera_c.jpg

Deskribapena

Basoetako sastraketan landare igokaria da. Arantza ederrez heltzen die aldameneko landareei. Landare arrak eta emeak bereiziak dira. Udazkenean emea nabarmena da, hostajea soildu eta fruitu gorri distiratsuz osatutako mordo zintzilikarioak erakusten bai ditu.
Udaberriko puntta berriak zainzurien gisara jaten dira.
Bere sustraiekin egiten da zarzaparrilla deituriko edaria. Espainian du jatorria eta, dirudienez Coca-cola edariaren sorburu izan eta oraindik ere osagai du. XIX mendean freskagarri ezagunenetakoa izan zen.
Sifilia eta gaitz ugariren aurka erabili izan da.
Saponinak ditu, xaboiaren lana egiten dute eta era berean toxikoak dira. Dirudienez, osagai honek onddoen erasoetatik babesten du landarea.
Zarzaparrilla izena, sasia adierazten duen "saras" arabeak eta igokaria esan nahi duen "parrilla"-k osatzen dute.

Landare honen bizi lekua

Basoa: Zuhaitza, zuhaiska, belar eta beste landareez gain mikroorganismo animalia, onddo eta abar biltzen duen biotopoa. Lur motaren eta mikroklimaren arabera oinarrizko landareak eta batipat zuhaitzak aldatuko dira, baita bizidun guztien multzo biologikoa ere.
Informazio gehiago

Itzuli