Primula vulgaris+Primula veris, San Jose lorea
Primula vulgaris+Primula veris
San Jose lorea
Bubanik emandako izena: Primula suaveolens+ Primula veris
Beste izen batzuk: San Jose lore goiztiarra, udaberri lore goiztiarra, bedats lilia, bitxileta, ostaiska, ostorika, pitxilindra, udaberri lorea, Latinezko primus izenak udaberriko lehenengoa adierazten du, udaberrian lehen loratzen dena alegia. Mitologian, Bertha jainkosak umeak bere jauregi magikora erakartzen zituen San Jose lore ederrak erakutsiz. Erabilera zabala du sukaldaritzan. Hosto berriak, gordinik edo prestatuta jan daitezke, baita zopen gehigarri bezala ere. Uki latza izanagatik zapore arina du. Loreak entsaladetarako gehigarri bezala erabiltzeko egokiak dira eta baita barazki bezala ere. Ireki berritan jasotako loreak, ura eta azukretan hartzituta ardo goxo bat egiten da. Hosto zein loreekin sirope eta teak egin litezke. Haziekin olioa egiten da. Olio hau oso erabilia da sukaldaritzan. Gainera, ezaugarri terapeutiko asko ditu, zenbait azido graso eta omega 6 famatua dituelako. Primula olioa lagungarria da biho.
Informazio gehiago:
Bubanik jasotako landareak
Deskribapena
San Jose lore goiztiarra, udaberri lore goiztiarra, bedats lilia, bitxileta, ostaiska, ostorika, pitxilindra, udaberri lorea,
Latinezko primus izenak udaberriko lehenengoa adierazten du, udaberrian lehen loratzen dena alegia.
Mitologian, Bertha jainkosak umeak bere jauregi magikora erakartzen zituen San Jose lore ederrak erakutsiz.
Erabilera zabala du sukaldaritzan. Hosto berriak, gordinik edo prestatuta jan daitezke, baita zopen gehigarri bezala ere. Uki latza izanagatik zapore arina du. Loreak entsaladetarako gehigarri bezala erabiltzeko egokiak dira eta baita barazki bezala ere. Ireki berritan jasotako loreak, ura eta azukretan hartzituta ardo goxo bat egiten da. Hosto zein loreekin sirope eta teak egin litezke.
Haziekin olioa egiten da. Olio hau oso erabilia da sukaldaritzan. Gainera, ezaugarri terapeutiko asko ditu, zenbait azido graso eta omega 6 famatua dituelako. Primula olioa lagungarria da bihotzeko gaixotasunak ekiditeko, defentsak indartzeko eta emakumeetan hilekoa erregulatzeko edo menopausian laguntzeko, besteren artean.
Landare honen bizi lekua
Belar komunitateak: Zurtoin gogorrik gabeko landare belarkarez osatutako landaredia. Etxeko abereak elikatzeko larre eta ondugai dira bertako landareak.
Informazio gehiago