Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Knautia arvensis, Hatz belarra

Knautia arvensisKnautia arvensis, Hatz belarra

Knautia arvensis
Hatz belarra
Bubanik emandako izena: Knautia arvensis

Beste izen batzuk: atze-belar.

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_21_Knautia_arvensis.jpg
  • BU_21_Knautia_arvensis_c.jpg

Deskribapena

Hazteria (sarna) eta izurrite beltzak eragindako azaleko zauriak garbitzeko erabilia izan da. Hazteriaren kontrako erabileragatik datorkio euskal izena, hazteri-belar edo hatz-belar.
Dauzkan taninoei esker infusio eran hartuta odola garbitzeko balio du,.
Hostoak barazki plateretan, zopetan eta tortiletarako erabil daitezke, betiere loraldia baino lehen bildutakoak.
Izen zientifikoa Christoph Knaut (1.638-1694) botanikari alemanaren omenez batetik, eta arvensis lurra landutako sailetan hazten denari dagokio.

Landare honen bizi lekua

Belar komunitateak: Zurtoin gogorrik gabeko landare belarkarez osatutako landaredia. Etxeko abereak elikatzeko larre eta ondugai dira bertako landareak.
Informazio gehiago

Itzuli