Angelica syvestris, Mendiko aingeru-belarra
Angelica syvestris
Mendiko aingeru-belarra
Bubanik emandako izena: Angelica slvestris
Informazio gehiago:
Deskribapena
Aingeru batek, San Gabrielek, genero honetako landare batekin izurri beltzari aurre egiten erakutsi omen zion jakintsu bati; hortik angelica izena.
Gose garaian elikagai garrantzitsua izan zen, XX. menderarte behintzat.
Hosto, kimu gazte eta zurtoinak entsaladetarako gehigarri aromatiko dira, eta sukaldatuta barazki bezala. Zurtoin, hosto eta haziak gozogintzan erabiltzen dira.
Sustrai eta haziak Benedictine, Vermouth, ginebra, absenta eta Chartreuse bezalako likoreei zapore emateko erabiltzen dira. Angelicarekin egiten ziren lehenengo goxoki berdeak.
Ehotako fruituak buruko parasitoak hiltzeko balio du.
Landare honen bizi lekua
Basoa: Zuhaitza, zuhaiska, belar eta beste landareez gain mikroorganismo animalia, onddo eta abar biltzen duen biotopoa. Lur motaren eta mikroklimaren arabera oinarrizko landareak eta batipat zuhaitzak aldatuko dira, baita bizidun guztien multzo biologikoa ere.
Informazio gehiago