Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Cornus sanguinea, Zuhandor gorria

Cornus sanguineaCornus sanguinea, Zuhandor gorria

Cornus sanguinea
Zuhandor gorria
Bubanik emandako izena: Cornus sylvestris

Beste izen batzuk: zuarbidurra, Judas egurra, belzurda.

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_11_Cornus sanguinea.jpg
  • BU_11_Cornus_sanguinea_c.jpg

Deskribapena

Zuhandorraren latinezko izena Cornu hitzetik, adarra, dator; adarra bezain gogorra den egurra bai du. Sanguinea, sanguis, odol, hitzetik, honen koloreko azala duelako.
Kondaira kristau batek dioenez, Jesus gurutziltzatu zuten gurutzea zuhandorraz egina zegoen (beharbada horregatik euskarazko beste izena, Judasen egurra). Historioak dio garai haietan zuhandorrak askoz handiago eta gogorragoak zirela, Jerusalem inguruan handienak. Gero Jainkoak, egungo jitea eman zion, adarrak moztuz, gurutzeak egiteko gehiago erabil ez zedin. Loreak ere gurutziltzearen irudi bihurtu zituen, gurutze formako lau brakteekin. Estamina gorriek Jesusen arantzazko koroa adierazten dute eta fruitu gorriek bere odola. Agi danean.
Gizakiontzat usain desatsegina badute ere, loreak oso erakargarriak dira intsektu ugarirentzat.
Azalak sukarrari aurre egiteko balio du eta baita tindagaiak egiteko ere.
Hazietatik, xaboia egiteko eta argiztaketarako erabil daitekeen olio bat egiten da.
Adaska gazteak otargintzarako erabiltzen dira; eta adarretako egurra gogorra denez, tresna txiki, orkoi eta aterkietako heldulekuak egiteko erabiltzen da. Egurra bera erregai bikaina da, eta baita ikatza egiteko ere.

Landare honen bizi lekua

Sasiak: Zuhaiska eta zuhaitz gazteak tartean hartzen dituen sasitza edo sastrakadia. Gehienetan txilar, ote, zuhandor eta antzekoen gainean garatzen diren lahar eta aihena duten landareak dira nagusi.
Informazio gehiago

Itzuli