Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Clematis vitalba, Aihen zuria

Clematis vitalbaClematis vitalba, Aihen zuria

Clematis vitalba
Aihen zuria
Bubanik emandako izena: Clematis vitalba

Beste izen batzuk: aihena, aihen-belarra, aihenturi, ezkerraihen, aihenezker, aixenezker, burukage, autina, metu, amarauna.

Informazio gehiago:

Deskribapena

Latinez duen "vitalba" izenak "vitis" (aihen edo mahatsondo) eta "alba" (zuria) esan nahi du, euskaraz bezalaxe. Zuritasuna luma-itxurako loreek ematen diote.
Gazteleraz eta frantzesez "hierba de pordioseros" eta "herbe aux gueux" ere esaten zaio, garai batean eskaleek beren buruei zauri eeta orbanak eragiteko erabiltzen bai zuten, horrela ingurukoen errukia jasotzeko.
Landare igokaria da, eta beste landareen gainean kiribiltzen da gora egiteko. Hauek hil arte ito ditzakeenez, Deabruarekin eta sorginekin lotu izan da.
Beste leku batzuetan Ama Birgin eta Jaungoikoarekin lotu da, bere loreen zuritasuna dela medio.
Zelanda Berrian espezie inbasorea bihurtu da, bertako landaredian kalte handiak eraginez.
Zortena, zigarroa bailitza, erre izan da.
Aihena bera lokarri gisa erabili da.

Landare honen bizi lekua

Sasiak: Zuhaiska eta zuhaitz gazteak tartean hartzen dituen sasitza edo sastrakadia. Gehienetan txilar, ote, zuhandor eta antzekoen gainean garatzen diren lahar eta aihena duten landareak dira nagusi.
Informazio gehiago

Basoa: Zuhaitza, zuhaiska, belar eta beste landareez gain mikroorganismo animalia, onddo eta abar biltzen duen biotopoa. Lur motaren eta mikroklimaren arabera oinarrizko landareak eta batipat zuhaitzak aldatuko dira, baita bizidun guztien multzo biologikoa ere.
Informazio gehiago

Itzuli