Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Calystegia sepium, Ezkerte zuria

Calystegia sepiumCalystegia sepium, Ezkerte zuria

Calystegia sepium
Ezkerte zuria
Bubanik emandako izena:

Beste izen batzuk: birigane zuri, birigain zuri edo lurruntz zuri,ezker-aihen zuri ,aixen aundi, txori mahatsa, lurruntzi, pipila, ezkiluntza.

Informazio gehiago:

Deskribapena

Ezkerte zuriaren (Calystegia sepium) eta ezkerte beltzaren (Convolvulus arvensis) euskarazko izenak nahastuta azaltzen dira maiz.
Izena grekoko kalyx, kaliza, eta stêgôn, estalki, hitzetatik dator. Lore honen kaliza ezkutatzen edo estaltzen duen brakteak direla eta. Eta sepiumek hesi esan nahi du.
Loreak gauez itxi eta egunez irekitzen dira.
Beste landareen inguruan kiribiltzen da eta hil arte itotzen ditu. Lekuren batera iritsitakoan oso zaila da kanporatzen, sustrai oso sakonak bai ditu eta lurrazpian geratzen den edozein sustrai zatitatik birsortu daiteke. Horregatik, oso belar txar gogaikarria da lorategi, baratza eta soroetan.
Zurtoin eta sustraiak ondo garbitu eta prestatuta, zapore goxoko jakia da, azukre eta almidoi askokoa. Behazunaren jarioa areagotzen du sustraiak.
Zurtoinak malguak dira eta larrialdiko loturak egiteko balio du, gogorra baina ez oso iraunkorra izanik

Landare honen bizi lekua

Areka, ezponda eta laboreak: Nekazaritza ustiapenera moldatzeko, lurrean egiten diren lanen ondorioz sortutako soro, sagasti eta inguruko tokiak.
Informazio gehiago

Sasiak: Zuhaiska eta zuhaitz gazteak tartean hartzen dituen sasitza edo sastrakadia. Gehienetan txilar, ote, zuhandor eta antzekoen gainean garatzen diren lahar eta aihena duten landareak dira nagusi.
Informazio gehiago

Itzuli