Oxalis acetosella, Barrabas belarra
Oxalis acetosella
Barrabas belarra
Bubanik emandako izena: Oxys pliniana
Beste izen batzuk: basoetako mingotsa, ahago, ahagorri, andera-belar, andera-garratz, arbi-azal, azanun, basoetako murigatsa, belar garratza, gazi, hiruorri, mongots, irorri mingatz, irorri minkaitz, matxin-belar, matxin garratz, mineta, mineta, mingarratz, mingots, ozpin-belar, pago andereke,pin-belar, txomin-belar.
Informazio gehiago:
Bubanik jasotako landareak
Deskribapena
Generoa oxys (gogor) eta hals-etik (gatza) eratorria da. Acetosella, acitum, ozpinetik dator, hostoek duten garraztasunagatik.
Hostoek duten formagatik, askotan hirustarekin nahasten da eta horregatik St Patrick eguneko opari da. Gauez eta euria ari duenean, hosto eta loreak uzkurtu egiten dira. Udako egun beroenetan ere, hostoak biltzen ditu, eguzki izpi indartsuenak ekiditearren. Hostoak biltzen hasten denean, ekaitza datorrela iragarriko dio begirale aztiari.
Hostoetatik ateratako zukua, tinta eta herdoil orbanak kentzeko produktuak egiteko erabili izan da industrian. Baita autoen erradiadoreetan desinkrustante bezala, eta beste metal batzuk garbitzeko.
Erdi Aroa arte zopa eta entsaladei zaporea emateko erabiltzen zen, ozpina bailitzan. Hostoetatik edari freskagarri bat atera daiteke, limoizkoaren antzekoa. Lehortzen utzitako erreboilak ere gozoak dira.
Landare honen bizi lekua
Areka, ezponda eta laboreak: Nekazaritza ustiapenera moldatzeko, lurrean egiten diren lanen ondorioz sortutako soro, sagasti eta inguruko tokiak.
Informazio gehiago