Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Lilium pyrenaicum, Zitoria horia

Lilium pyrenaicumLilium pyrenaicum, Zitoria horia

Lilium pyrenaicum
Zitoria horia
Bubanik emandako izena:

Beste izen batzuk: zitori horia, zitori gorria, melira.

Informazio gehiago:

Deskribapena

Grekoko leirion , lirio, hitzaren latinez dagokion hitza da lilium. Pyrenaicum, Pirinioetakoa, alegia.
Badirudi euskarazko izenak bere baitan duela "horia" kolorea. Kolore nagusia horia izaten du gehienetan, nahiz badiren gorrirako joera dutenak ere.
Pirinioetako belardi eta harri tarteetan ugari izaten da udan lore eder hau.
Kiratsa dario loreari, horregatik gazteleraz "lirio fétido" bezala ere ezagutzen da. Lis lorearen eredu, Borbondarren kastaren ikurretako bat da.

Landare honen bizi lekua

Belar komunitateak: Zurtoin gogorrik gabeko landare belarkarez osatutako landaredia. Etxeko abereak elikatzeko larre eta ondugai dira bertako landareak.
Informazio gehiago

Erlaitzak: Ez nekazaritza, ez abeltzantza eta gehienetan ezta basogintza ere iristen ez diren mendi magal malkartsuetako edo mendi muturretako harkaitzak. Baldintza oso gogorretara ohitutako landareen bizitoki.
Informazio gehiago

Itzuli