Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Ilex aquifolium, Gorostia

Ilex aquifoliumIlex aquifolium, Gorostia

Ilex aquifolium
Gorostia
Bubanik emandako izena: Aquifolium spinosum

Beste izen batzuk: korosti, garratz, garratx, garatzaina.

Informazio gehiago:

Deskribapena

Ilex artearen izen latinetik omen dator, Quercus ilex. Hostoetan antza handia dute. Aquifolium berriz, acus, arantza, eta folius, hostoa, hitzetatik dator.
Zuhaixka eder hau gaur egun babestua dago, eta debekatuta dago mendian dauden gorostiei adarrak moztea. Zuhaixkak arrak edo emeak dira. Neguan landare emeek ematen dituzten fruitu gorriek egiten dute hain erakargarri, eta hainbat urtez gabonetako apaingarri gisa erabili izanak kalte handia egin dio.
Ebanoa pieza beltzetarako erabiltzen den bezala, historikoki xake fitxa zuriak gorostiarekin egiten ziren. Druida zelten zuhaitzik sakratuena zen eta kristautu aurreko Erroman, Saturno jainkoaren irudia. Kristauentzat Jesusen jaiotzarekin zerikusia du, gorosti baten atzean ezkutatu baitziren Maria eta Jose Egiptora bidean soldaduetatik ihesi. Mariak bedeinkatu egin zuen eta ilezkortasunaren seinaletzat, urte osoan hostoak izatea ahalbidetu zuela diote.
"Hollywood" toponimoak, gure gorostidi edo gorostutzak... bezala, gorosti basoa esan nahi du.
Egosi eta hartzitutako azalarekin txoriak harrapatzeko erabiltzen den kola moduko "liga" egiten da.
Kolesterola jaisten laguntzen du. Hostoak gosea eragiten du, aperitiboa da.
Hostoak lehortuta tearen ordezko bezala erabil daitezke eta txigortutako fruituak kafearen ordezko bezala.
Alsazian, fruitu hartzitu eta destilatuetatik alkohola ateratzen da.
Kantitate handian (25 aletik gora) hilgarria izan daiteke, bihotz, urdail eta nerbio sistemari kalteak eraginda.
Hosto gogor eta arantzadunak dituen arren, zenbait animaliak neguan, elurragatik belarrik ez denean, jan egiten du. Hauen hortzen eran dituen beheko aldeko hostoak ditu arantzatsu, goiko adarretan, haiengandik libre arantzarik gabeak.

Landare honen bizi lekua

Basoa: Zuhaitza, zuhaiska, belar eta beste landareez gain mikroorganismo animalia, onddo eta abar biltzen duen biotopoa. Lur motaren eta mikroklimaren arabera oinarrizko landareak eta batipat zuhaitzak aldatuko dira, baita bizidun guztien multzo biologikoa ere.
Informazio gehiago

Itzuli