Euphorbia helioscopia, Euphorbia helioscopia
Euphorbia helioscopia
Euphorbia helioscopia
Bubanik emandako izena:
Informazio gehiago:
Deskribapena
Esneantzeko izerdia ixuriko du ebaki ezkero. Hortik esnebelarra inondik ere.
Euphorbiazeoen familiari Linneok jarri zion izena, Numidiako Juba erregearen mediku zen Euphorbus greziarraren omenez. Helioscopia, helios (eguzkia) eta skopein (zaindu) latinezko hitzengatik, landare honek egunean zehar eguzkiaren mugimenduari jarraitzen bait dio.
Esne itxurako izerdia toxikoa da eta garatxoak desagertarazteko balio du.
Indian, hazien olioa eta hosto eta zurtoinen dekokzio bat erabiltzen dute heste zizareak kanporatzeko.
Landutako edo utzitako nekazal lurretan aurkitzen da.
Landare honen bizi lekua
Belar komunitateak: Zurtoin gogorrik gabeko landare belarkarez osatutako landaredia. Etxeko abereak elikatzeko larre eta ondugai dira bertako landareak.
Informazio gehiago
Areka, ezponda eta laboreak: Nekazaritza ustiapenera moldatzeko, lurrean egiten diren lanen ondorioz sortutako soro, sagasti eta inguruko tokiak.
Informazio gehiago