Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Dianthus hyssopifolius, Krabelina

Dianthus hyssopifoliusDianthus hyssopifolius, Krabelina

Dianthus hyssopifolius
Krabelina
Bubanik emandako izena: Diosanthos

Beste izen batzuk: baratx, jiroflei, klabelina, larra-klabelina, mao, mau, rabelina, txanelina, txulufrai, txulufrina, julufrei, txiliprai.

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_14_Dianthus_cfr_ hyssopifolius.jpg
  • BU_14_Dianthus_cfr_hyssopifoli_us_c.jpg

Deskribapena

Grekoko diosanthos zaharretik eratorria, dios, Zeus edo Jove jainkoa eta anthos, lorea. Hau da Dianthus, krabelinaren generoaren izenaren jatorria.
Hyssopifolius, Hyssopus officinalis, isipu-belarraren antzeko hostoak dituelako.
300 espezie baino gehiago da Dianthus generoan. Gainera, badira beste hainbat azpi-espezie eta hibrido ere, asko lorategietarako sortuak. Oso lore ezaguna da, naturan ia edonon aurki daitekelako eta lorazaintzan duen erabilera zabalagatik. Udaberria eta udan loratzen da, nonahi ikusten da, edozein motatako lurra duten baso sare, belaze eta abarretan.
Landare honen erabilera nagusia, lorategietatik at, bere esentziarena da. Usain fin nabarmena du eta milaka urtetan ustiatu izan da esentziatarako. Begietarako ur edo kolirio
sonatua egiten da berarekin, hortik ote dator frantsesezko oeillet , begitxo, izena?
Krabelin hauek beratzen izan dituen ozpinak izurri beltzari aurrea hartzen omen zion.

Landare honen bizi lekua

Itsaslabar eta hondartzak: Itsasbazterreko ekosistemak. Mendien azala bera edo oinarrizko harkaitza itsasoraino iristen denekoa edo errekak zein ibaiak eta itsasoaren mareen arteko gora-beherak tarteko sortutako errioen inguruko hondartzak.
Informazio gehiago

Sasiak: Zuhaiska eta zuhaitz gazteak tartean hartzen dituen sasitza edo sastrakadia. Gehienetan txilar, ote, zuhandor eta antzekoen gainean garatzen diren lahar eta aihena duten landareak dira nagusi.
Informazio gehiago

Itzuli