Humulus volubilis, Lupula
Humulus volubilis
Lupula
Bubanik emandako izena: Humulus lupulus
Beste izen batzuk: ezker aihena.
Informazio gehiago:
Deskribapena
Clematis vitalba-ri ere horrela esaten zaio batzuetan)
Izena lurreko humus hitzetik eratorria dela uste da. Lupulus otsotik etor liteke, otsoak ardiak bezala landare honek azpian harrapatzen dituen beste landareak akaba bai ditzake.
Landare igokaria da, eta zurtoinean ateratzen zaizkion bilo sendoak erabiltzen ditu heldu eta gora egiteko.
Lore ar eta emeak landare ezberdinetan izaten dira.
Lore emeak jaso eta garagardoa egiteko erabiltzen dira. Batetik,zapore berezia ematen dio, eta bestetik, Gramm bakterien aurka eginez, legamiaren eragina sustatzen du. Maltaren zapore gozoa berdintzen du mingots puntu bat emanez, (nahiz eta prozesuaren eta lupulua ze barietatetakoa den arabera ezberdina den eragin hau.KENDU EGINGO NUKE)
Egositako hostoEK eta kimu berriek zapore berezi eta atsegina dute. Maiatza aurretik jasotako hostoak gordinik jan daitezke entsaladan.
Ilerako tindagai marroia eta aurpegiko azala leuntzeko krema egiten da.
Zurtoinetik kalamuarenaren antzeko zuntzak atera daitezke erropagintzarako.
Landare honen bizi lekua
Basoa: Zuhaitza, zuhaiska, belar eta beste landareez gain mikroorganismo animalia, onddo eta abar biltzen duen biotopoa. Lur motaren eta mikroklimaren arabera oinarrizko landareak eta batipat zuhaitzak aldatuko dira, baita bizidun guztien multzo biologikoa ere.
Informazio gehiago