Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Erica cinerea, Ainarra purpura

Erica cinereaErica cinerea, Ainarra purpura

Erica cinerea
Ainarra purpura
Bubanik emandako izena: Erica tenuifolia

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_15_Erica_cinerea.jpg
  • BU_15_Erica cinerea_c1.jpg

Deskribapena

Txilarren generoan 700 espezie baino gehiago da; 20 cm. garai direnetatik hasi eta Erica arborearen 6-7 metroetarainokoak. %90a Hego Afrikakoa da.
Txilarrak lur azidoak maite ditu. Lehorrak izan edo ur-asetutakoa, beti azidoa.
Lurrak ontzen ditu eta animalia ugariren jakia da.
Suak pasatako lurrei eusten die eta erraz berritzen da.
Andui edo ipurdi lodikote bat lurpean, gogorra oso eta betarik gabea. Erica arborea espeziearen ipurdi hau erretzeko pipak egiteko bereziki estimatua da. Bouloternèren, ekialdeko Piriniotan, XX mendearen lehen erdian jende ugari bizi zen bertan zegoen txilar-pipa lantegiari esker. Korsikan eta Magreben egundo ere egiten dira.
Borden eta txabolen estalkiak eta hormak egiteko erabili izan da.
Zeta sortzeko, harrak txilar adarretan jarri izan dira.
Adarretako zarbekin erratzak egiten dira, txilar-erratzak. Baita abereen azpietarako gaia ere.
Adarrekin txardengoak egiten dira.
Karobi, ogi-labe eta bestelako labeetan bapateko su gar handi eta beroa egiteko aproposa da.
Ikatz bizia egiten du, burdina lantzeko estimatua.
Erleek oso gogoko dute bere lorea eta txilar-ezti berezia egin ohi da.
Mitologian landare magikoa da, eta Erika emakume izena bezala erabiltzen da.
Erica izena, grekoko "ereiken", hau da, hauskor hitzetik omen dator, adarrak halakoak bait ditu.
Kantauri Itsasoaren inguruan Klima Aldaketak nola eragiten duen jakiteko erabili den neurrietako bat txilarren loraldia da. Azken urte hauetan aurreratzen ari da.

Landare honen bizi lekua

Toki heze edo putzuz beteak: Lurraren ezaugarri bereziak direla eta, drainatu ezinik edo bertan sortzen delako, azalean edo azaletik bertara ura pilatzen den uneak. Landare-elkarte bereziak garatzen dira bertan.
Informazio gehiago

Sasiak: Zuhaiska eta zuhaitz gazteak tartean hartzen dituen sasitza edo sastrakadia. Gehienetan txilar, ote, zuhandor eta antzekoen gainean garatzen diren lahar eta aihena duten landareak dira nagusi.
Informazio gehiago

Itzuli