Potentilla erecta, Zazporria
Potentilla erecta
Zazporria
Bubanik emandako izena: Potentilla erecta
Informazio gehiago:
Deskribapena
Zazpitan banatutako hostoa du, hortik zazporria izena.
Zain lodikotearekin beherakoa gelditzeko lozio bat egiten da. XVIII mendeko itsasgizonek fede handia zioten.
Potentilla izena, sendagai bezala duen indarragatik datorkio, latineko "potentia"-tik. Lehen Tormentilla deitzen zitzaion, haginetako mina kentzeko ere usu erabiltzen bai zen.
Kosmetikan, kremak, xaboiak, desodoranteak etab. egiteko enplegatzen da.
Premia izanez gero jan ere egin da sustraia.
Sustrai hau bera, larrua gorriz tindatzeko ere erabili izan da.
Lur azidoetan bizi da, eta lur mota hau non denaren adierazle ona da.
Landare honen bizi lekua
Belar komunitateak: Zurtoin gogorrik gabeko landare belarkarez osatutako landaredia. Etxeko abereak elikatzeko larre eta ondugai dira bertako landareak.
Informazio gehiago
Areka, ezponda eta laboreak: Nekazaritza ustiapenera moldatzeko, lurrean egiten diren lanen ondorioz sortutako soro, sagasti eta inguruko tokiak.
Informazio gehiago
Toki heze edo putzuz beteak: Lurraren ezaugarri bereziak direla eta, drainatu ezinik edo bertan sortzen delako, azalean edo azaletik bertara ura pilatzen den uneak. Landare-elkarte bereziak garatzen dira bertan.
Informazio gehiago