Convolvulus arvensis, Ezkerte beltza
Convolvulus arvensis
Ezkerte beltza
Bubanik emandako izena: Convolvulus minor
Beste izen batzuk: ezkerte beltza, ziurda, txildurka, biurda, belarlatz, sapabelarra, kanpantxila-belar, kanpantxilar, pipila, lurruntza, lurruntze txiki,txurrutx, txurrusta-belar, lehuntz, pipalore, amabirgin atorra, birunga, hedetxo, kentidonia, odolbelar, s.
Informazio gehiago:
Deskribapena
Britainia Handiko irletan diote lorea biltzen duen emakumearen maitea hil egingo dela; baita, lorea hartzen duenari ekaitza eroriko zaiola.
Barazki eta bizigarri bezala erabiltzen da Turkian. Hostoekin egindako sendagai batek behazunaren jarioa areagotzen du.
Noyeau izeneko likore bati zaporea emateko ere erabiltzen da.
Lehortutako zurtoinak beste landareentzako zurkaitz gisa erabil daitezke, malguak eta gogorrak dira baina ez dute asko irauten.
Egun eguzkitsutan loreek usaina zabaltzen dute.
Landare honen bizi lekua
Areka, ezponda eta laboreak: Nekazaritza ustiapenera moldatzeko, lurrean egiten diren lanen ondorioz sortutako soro, sagasti eta inguruko tokiak.
Informazio gehiago