Anagallis arvensis, Pasmo-belar loregorria
Anagallis arvensis
Pasmo-belar loregorria
Bubanik emandako izena: Anagallis arvensis
Beste izen batzuk: amorru-belar, izukeslea, igaberatxa, txori-belarra, izugestes.
Informazio gehiago:
Deskribapena
Grekoko izen zaharra da, barre egitea adierazten duen anagelein hitzetik eratorria. Landare honek eragin bizigarria, zirraragarria zuela uste zen. Lakoizketaren ustetan, izukeslea izena beldurra kentzeko balio duelako da. Baliteke halaber, amorruaren kontra erabili delako izatea.
Toxikotasunarekin kontu izan da, gordinik edo prestatuta, hostoak espinaka bezala erabil daitezke, baita entsaladan ere. Kimu berriak ere egositako barazki bezala jan daitezke
Landarea zukututa, bainurako eta garbiketarako xaboia egiten dute Nepalen.
Oso erabilia izan da, eta da, Euskal Herrian sendabelar gisa.
Azaleko gaitz eta zauriak sendatzeko ukenduak egiteko erabiltzen da.
Baita egosi (7 minutu irakin eta ondoren pixka batean utzi) eta infusioarekin sinusitisa bezalako arnasbideetako gaitzak sendatzeko ere. Askotan abereei jaten ematen zaie, barrenak garbitzen laguntzeko.
Landare hau ezagutzeko modurik argiena bere zurtoin karratu formakoei erreparatzea da. Normalean loreak laranja kolorekoak dira.
Zenbait landarek bapateko (eta iraunkorra ez den) eraldaketa baten bidez, lore urdinak ematen dituzte eta Anagallis generoko beste espezie batekin nahas daitezke.
Landare honen bizi lekua
Areka, ezponda eta laboreak: Nekazaritza ustiapenera moldatzeko, lurrean egiten diren lanen ondorioz sortutako soro, sagasti eta inguruko tokiak.
Informazio gehiago