Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Tamarix sp, Milazka frantsesa

Tamarix spTamarix sp, Milazka frantsesa

Tamarix sp
Milazka frantsesa
Bubanik emandako izena:

Informazio gehiago:

Deskribapena

Ura maite du eta gatzak kalterik eragiten ez dionez itsasertzean eta errioetan bizi da. Bertan ez badu ere, ura bilatzen iaioak diren sustraiak luzeak hondoratzen ditu.
Lur sakonetako gatza uretan nahasita hartu eta hostoetan pilatzen du. Hostoak lurrera erortzean gatzak aldameneko landareak kaltetu eta konpetentzia kentzen du. Gaitasun hau baliatuz, lur gaziak garbitzeko eta beste landare gutxi bizi daitezkeen sailak landatzeko erabiltzen da.
Haziak zabaltzen ditu, baina sustraietatik ematen dituen altsumak sortuz eta lurra ikuitzen duten adarrak itsatsiz ere ugaltzen da.
Suteetara ongi egokituta daude eta erretako sailetan erraz berritzen da.
Era berean, bere egurra sutarako eta zurgintzarako ona da.
Hostaje berezia eta loraldi deigarria dituenez, lorategi eta parkeetan erruz erabiltzen da.

Landare honen bizi lekua

Itsaslabar eta hondartzak: Itsasbazterreko ekosistemak. Mendien azala bera edo oinarrizko harkaitza itsasoraino iristen denekoa edo errekak zein ibaiak eta itsasoaren mareen arteko gora-beherak tarteko sortutako errioen inguruko hondartzak.
Informazio gehiago

Itzuli