Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Taraxacum officinale, Txikori-belarra

Taraxacum officinaleTaraxacum officinale, Txikori-belarra

Taraxacum officinale
Txikori-belarra
Bubanik emandako izena:

Beste izen batzuk: aitañi-lili, galkidea, gardanbera, lumabelar, txuntxumela.

Informazio gehiago:

Deskribapena

Pertsieratik arabierara pasa eta jasoa, belar garratza adierazten duten talkh chakok hitzetatik. Aipatzen da, baita ere grekoen taraxos, gaitza, eta akon, sendagai, hitzetatik ote datorren.
Landarea Santa Brigidaren zeinua da. Esne itxurako izerdiak, garatxak kentzeko balio du eta esaten dutenez txekor eta arkumeak elikatzeko egokia da.
Oso erabilpen zabala du sukaldaritzan eta A, B1, B2, B3, C eta E bitaminen iturri ona da. Espinakek baino burdin eta kaltzio gehiago du.
Hostoak gordinik edo prestatuta jan daitezke. Normalki entsaladan jan izan dira, nahiz eta pixka bat mingotsak izan (neguan gutxiago). Argirik gabe hazten utzi ezkero ez dira hain mingotsak baina ez dute mineral eta bitamina kopuru bera.
Ireki gabeko loreak entsaladan, txigorrak (buñuelos) egiteko eta ozpinetan gordez gero kapar (alcaparra) bezala erabil daitezke.
Zenbait lekutan ardo eta garagardoa egiten da berarekin.
Sustraiekin egindako kafeak (kafeina gabea!) edo hostoekin egindako teak gibeleko gaitzak sendatzeko balio du.
Ligulekin egindako ur destilatuak azala argitzeko eta bereziki zimurrak kentzeko balio du.
Diuretiko bezala oso garrantzitsua da; duen potasio gatz kopuruagatik beste diuretikoekin galtzen diren gatz hauek ordezkatzen bai ditu.
Landare honen loreak konpostaketa azkartzeko erabiltzen den hauts baten osagai dira.
Orain gutxi, erregai konpainia bat bere lantegiak prestatzen ari da txikori-belarrarekin bioetanol moduko bat egiteko.
Landare honek etileno gasa askatuz inguruko landareen garapena eragozten du, baita haien fruituen umotze goiztiarregia.
Metro beteko sakonera arte zabal ditzake sustraiak, eta ondorioz lur sakoneko elikagaiak bereganatu.
Suteen osteko kolonizatzaile bikaina da, lurrean egoten den hazi kopuru handiagatik. Hazi hauek 9 urte arte egon daitezke lo zorroan garatu arte.

Landare honen bizi lekua

Belar komunitateak: Zurtoin gogorrik gabeko landare belarkarez osatutako landaredia. Etxeko abereak elikatzeko larre eta ondugai dira bertako landareak.
Informazio gehiago

Itzuli