Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Potentilla reptans, Zaingorri bostorria

Potentilla reptansPotentilla reptans, Zaingorri bostorria

Potentilla reptans
Zaingorri bostorria
Bubanik emandako izena: Potentilla reptans

Beste izen batzuk: antzarra-belarra, bostorria, zangorri, zingorri, bostosto.

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_30_Potentilla_reptans.jpg
  • BU_30_Potentilla_reptans_c.jpg

Deskribapena

Euskal izenek gehienetan badute izana ere, eta kasu honetan argia da. Zazpiorriak (Potentilla erecta) zazpitan banatutako hostoak dituen eran, zaingorri bostorriak bostetan ditu banatuak.
Potentilla hitzaren jatorria, potentia (senda belar bezala duen indarragatik) eta illa (diminutiboa) hitzak dira. Hau da, ezaugarri sendagarri handia lore txikian. Reptans bere lur gainean zabaltzeko joeragatik.
Loreak erdi itxita geratzen dira eguraldi lainotsuarekin eta guztiz itxita gauean. Honela autoernalketa gertatzen da, anterek estigmak ukitzen dituztelako.
Hosto berriak entsaladetarako osagai bezala egokiak dira.
Zimurren aurkako krema askoren osagaietako bat da bostorria.

Landare honen bizi lekua

Belar komunitateak: Zurtoin gogorrik gabeko landare belarkarez osatutako landaredia. Etxeko abereak elikatzeko larre eta ondugai dira bertako landareak.
Informazio gehiago

Itzuli