Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Narcissus bulbocodium, Lilipa

Narcissus bulbocodiumNarcissus bulbocodium, Lilipa

Narcissus bulbocodium
Lilipa
Bubanik emandako izena: Narcissus turgidus

Beste izen batzuk: txutxupraka , anbulo gaiztoa, narkiso.

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_26_Narcissus_bulbocodium.jpg
  • BU_26_Narcissus bulbocodium_c.jpg

Deskribapena

"Narcissus" Pertsiako hizkuntza zahar batetik dator. Nargesse, begia, zenaren historiari lotua. Greziar mitologian Écho ninfak, Narcissus harroputz handiustearen arbuioarekin etsita, mendekuaren jainkosa Nemesisi erregu bat bidaltzen dio. Narcissus, erreka batean ikusten duen bere islaren aurrean belaunikatzen da. Bere buru-estimu ikaragarriak kateatuta, hantxe geldituko da bere imajinari begira hil arte. Hil zen hartantxe bere odoletik sortu zen nartziso lorea, behera makurtua.
Bulbocoium, grekoko bôlbôs, erraboila, eta kodion, artile, hitzetatik dator.
Europan 40 lilipa espezie inguru dira. Oso lore erabilia da lorategietan, eta moztuta saltzeko, dituen kolore eta formagatik estimatua. Mendi eta basoetan, neguaren amaieran, sasoi berriaren atarian lehenengoetako lorea da, zenbaitetan paisaia harrigarriak sortuz.

Landare honen bizi lekua

Belar komunitateak: Zurtoin gogorrik gabeko landare belarkarez osatutako landaredia. Etxeko abereak elikatzeko larre eta ondugai dira bertako landareak.
Informazio gehiago

Sasiak: Zuhaiska eta zuhaitz gazteak tartean hartzen dituen sasitza edo sastrakadia. Gehienetan txilar, ote, zuhandor eta antzekoen gainean garatzen diren lahar eta aihena duten landareak dira nagusi.
Informazio gehiago

Itzuli