Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Carlina vulgaris , Kardua

Carlina vulgaris Carlina vulgaris , Kardua

Carlina vulgaris
Kardua
Bubanik emandako izena: Calluna vulgaris

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_07_Cardamine pratensis.jpg
  • BU_07_Cardamine_pratensis_c.jpg

Deskribapena

Kardu ugari da gure mendietan. Karezalea da eta berau duen edozein belardi lehor, baso epel, harri tarte edo landu gabeko edozein bazterretan bizi da. Bi urteko landarea da; lehenengoan hostoak eman eta jakiak pilatzen ditu, hurrengo urtean uztailetik iraila artean, giroa lehorra denean, loratzen da. Eztitarako oso egokia izaki, erleek gustuko dute.
Carlina izenaren jatorriari buruzko iritzi ugari dago. Zabalduenaren arabera, Carlomagnori azaldu zitzaion aingeru batek karduaren sustraia erakutsi zion eta honekin Erroma harrapatzeko ahaleginetan ari zen bere armadan hedatzen ari zen gaixotasun bati aurre egin eta sendatu zuen. Izen hau XVI mendean Andrea Cesalpino (Arezzo 1.519-06-06, Erroma 1.613-02-23) botanikari toskanar ezagunak proposatu zuen.
Sendagai gisa izerditzea errazten du eta libragarria da.
Asian tindagaiak egiteko erabili izan da

Landare honen bizi lekua

Itzuli