Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Arum maculatum, Sugebelarra

Arum maculatumArum maculatum, Sugebelarra

Arum maculatum
Sugebelarra
Bubanik emandako izena: Arum vulgare

Beste izen batzuk: ilarrondokoa, erre-belarra, suge gerezia, suge artoa, sugerama, sugrama, iaroa,.

Informazio gehiago:

Deskribapena

Loraldiaren ondoren ematen dituen baia gorri deigarriak oso pozointsuak dira, batzuei alergia ere eragiten die. Horregatik lotuko da euskaraz hainbeste sugearekin. Hala ere, jangarria da modu jakin batzuetan, fruitua inoiz ez ordea. Sustraietako almidoi kantitateari esker, irina egin daiteke beraiekin. Horretarako hostoak sortu aurretik bildu behar dira sustraiak. Sustrai eta tuberkuloak elikagai bezala erabili izan dira, baina beti ere ondo lehortu edo prestatuta, bestela toxikoa izan bai daiteke. Negu bukaeratik aurrera dauzkan hostoak ere jangarriak dira, ondo eginda.
Ingelesez izen bitxi asko dauka sugebelarrak, haien artean "Lords and Ladies" bezalako izen bitxiak.
Intsektuak lore arren ileetan preso geratzen dira une batez, eta ihes egitea lortzen dutenean polena garraiatzen dute beste landareetako lore emeetara.
Hauts bihurtutako sustraietatik aurpegiko zimurrak kentzeko krema bat egiten da. Sustraietatik ateratzen den almidoiak arropak gogortzeko ere balio du.

Landare honen bizi lekua

Basoa: Zuhaitza, zuhaiska, belar eta beste landareez gain mikroorganismo animalia, onddo eta abar biltzen duen biotopoa. Lur motaren eta mikroklimaren arabera oinarrizko landareak eta batipat zuhaitzak aldatuko dira, baita bizidun guztien multzo biologikoa ere.
Informazio gehiago

Itzuli