Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Armeria euskadiensis, Itsas krabelina

Armeria euskadiensisArmeria euskadiensis, Itsas krabelina

Armeria euskadiensis
Itsas krabelina
Bubanik emandako izena: Armeria pubescens?

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • Bu_03Armeria _euscadiensis.jpg
  • BU_03_Armeria_euscadiensis2_c.jpg

Deskribapena

Frantsesez krabelin bati ematen zaion armoire izen latinizatua.
Landare honen berezitasun nagusia Euskal Herriko kostaldean bakarrik aurki daitekela da. Hortik euscadiensis izena. J. Donabille eta P. Vivant botanikari frantziarrek deskribatu zuten lehen aldiz Donostiako Urgull mendian, 1976. urtean.
Itsasaldeko silize-labarretan eratzen diren larre naturaletan bakarrik bizi da. Badirudi hori dela Frantziako zein Kantabriako kareharrizko kostaldeetan ez hedatzearen arrazoia. Hain ezaugarri ekologiko bereziak behar dituenez (itsasoaren eragin zuzena eta labar silizeoak), desagertzeko arrisku bizian dauden landareen katalogoetan jasoa dago. Arrisku hau areagotu daiteke bere bizitoki nagusia den Jaizkibelgo itsasaldeko labarretan egin asmo den portu erraldoia burutzen bada.
Lurpeko ipurdi sendoa du, eta horren gainean hosto sorta irteten da. Udaberri-uda hasieran loratzen da lehen aldiz, kolore gorrixka duen lore anitzeko buru trinkoa sortuz. Askotan, udazken hasieran berriz loratzen da.

Landare honen bizi lekua

Itsaslabar eta hondartzak: Itsasbazterreko ekosistemak. Mendien azala bera edo oinarrizko harkaitza itsasoraino iristen denekoa edo errekak zein ibaiak eta itsasoaren mareen arteko gora-beherak tarteko sortutako errioen inguruko hondartzak.
Informazio gehiago

Itzuli