Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Pinguicula grandiflora, Muki-belarra

Pinguicula grandifloraPinguicula grandiflora, Muki-belarra

Pinguicula grandiflora
Muki-belarra
Bubanik emandako izena: Pinguicula grandiflora

Beste izen batzuk: ametz-belarra, mokobelarra.

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_28_Pinguicula_lusitanica2.jpg
  • BU_28_Pinguicula_lusitanica2_c.jpg

Deskribapena

Lore deigarriak emateaz gain, hostoen gainean izaten duen mukiak ematen dio berezitasuna landare honi, baita euskarazko izena ere. Landare haragi-jalea, edo hobe esan intsektu-jalea da. Horretarako du mukosa, lur gainean zabalduta dituen hostoen gainetik igarotzen diren intsektuak mukian itsatsita harrapatu, ondoren hostoak bi ertzetatik erdialdera bildu eta liseritzeko. Bakterizida indartsu bat ere jariatzen du, mukian harrapatutako intsektuak liseri artean usteldu ez daitezen. Bakterizida hau ezaguna izan da, aziendari zauriak sendatzen laguntzeko muki-belarraren hostoak jartzen bai zitzaizkien. Europako iparraldean -Norvegia, Suedia...- hosto hauek esnea gatzatu edo mamitzeko erabiltzen da
Zoko hezeetan eta erreka bazterretan izaten da.

Landare honen bizi lekua

Toki heze edo putzuz beteak: Lurraren ezaugarri bereziak direla eta, drainatu ezinik edo bertan sortzen delako, azalean edo azaletik bertara ura pilatzen den uneak. Landare-elkarte bereziak garatzen dira bertan.
Informazio gehiago

Itzuli