Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Mentha suaveolens, Menda

Mentha suaveolensMentha suaveolens, Menda

Mentha suaveolens
Menda
Bubanik emandako izena:

Beste izen batzuk: batana, astamenda, astobatana, kukusobelar, mendeza, txortaloa, ardi-belar, erraldo-belar.

Informazio gehiago:

Deskribapena

Grekoko minthê hitzetik dator latineko mentha. Egundo erabiltzen den landare izen zaharrenetakoa omen, 4.000 urte behintzat baditu, nonbait. Mitologia grekoan Persefonek landare honetan bihurtu zuen ninfa bat zen.
Egiptoarrek hileta errituetarako erabiltzen zuten. Erromatarrentzat, inteligentzia areagotzeko erabilgarriak ziren eta etxeetako menda usainak abegikortasuna adierazten zuen. Erdi Aroan, ahoko zauri, zakur hozkada eta intsektuen aurka erabiltzen zen eta baita hortzak zuritzeko eta baita esnearen gatzatzea ekiditeko ere.
Arratoi eta saguek ez dute mendaren usaina gogoko, eta horregatik karraskariak hazi biltegietatik urrun mantentzeko erabili izan da.
Genero honetako beste landare guztiak bezala, etxeko sendagai bezala erabiltzen da gaitz askoren aurka.
Hostoekin gelatina bat egiten da eta baita plater askori zapore eman ere, adibidez kus-kusari. Tea egiteko ere erabiltzen da eta baita entsaladak gozatzeko ere. Tomate eta azarekin ondo uztartzen da.
Menda hostoen estraktua eltxoen aurkako lozio bezala erabil daiteke
Menda olioa intsektizida jasangarri edo ekologiko bezala erabiltzen da, erle, liztor, txingurri eta kakalardoen aurka.
Euskal Herriko zenbait lekutan, sorta bat hartu eta logelatako zoko guztiak berarekin pasatzen ziren eta gero ohepean utzi, arkakusoak uxatzeko. Horregatik kukuso-belarra.

Landare honen bizi lekua

Toki heze edo putzuz beteak: Lurraren ezaugarri bereziak direla eta, drainatu ezinik edo bertan sortzen delako, azalean edo azaletik bertara ura pilatzen den uneak. Landare-elkarte bereziak garatzen dira bertan.
Informazio gehiago

Itzuli