Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Lythrum salicaria, Egur-belarra

Lythrum salicariaLythrum salicaria, Egur-belarra

Lythrum salicaria
Egur-belarra
Bubanik emandako izena: Chabrea vulgaris

Informazio gehiago:

Deskribapena

Hostoak egosita jan izan dira, karetan aberatsak dira.
Antibiotiko ona da, batipat tifusaren aurkakoa. Azala garbitzeko sendabelar aproposa da. Bularreko haurren beherakoa sendatzeko bereziki egokia. Sudurreko odol jarioak eteteko, sudur-zuloa belar honekin betetzen da.
Lur eskasetan eta batez ere hezeetan bizi da. Landarea ikusiz gero, ura dagoen seinale.
Lythrum izena, itxuraz, grekoko "lythron" hitzetik datorkio, honek odola esan nahi du, loreen kolorea dela eta, nonbait...
Bere loreak mihi luzea duten intsektuek –tximeletek, erleek...- polinizatzen dituzte.
Landare bakar batek hiru milioi hazi eman ditzake urte bakar batean. Haizeak eta urak zabaltzen dituzte. Inbaditzailea da eta behin asentatuz gero kendu edo galtzen ikaragarri zaila.
Dirudienez, batetik bestera dabiltzan itsasontziak orekatzeko lasta gisa jartzen zen lur eta uretan zabaldu da mundu osoan.

Landare honen bizi lekua

Sasiak: Zuhaiska eta zuhaitz gazteak tartean hartzen dituen sasitza edo sastrakadia. Gehienetan txilar, ote, zuhandor eta antzekoen gainean garatzen diren lahar eta aihena duten landareak dira nagusi.
Informazio gehiago

Itzuli