Loreak asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian

Crocus nudiflorus, Azafraia

Crocus nudiflorusCrocus nudiflorus, Azafraia

Crocus nudiflorus
Azafraia
Bubanik emandako izena: Crocus pyreneus

Beste izen batzuk: azaparan, hupa, safrana.

Informazio gehiago:

Bubanik jasotako landareak

  • BU_13_Crocus nudiflorus.jpg
  • BU_13_Crocus nudiflorus_c1.jpg

Deskribapena

Grekoz azafraia adierazten duen krôkôs hitzetik; hau karkom semitikotik eratorria. Hebraierako karkôm, aramearreko kurkuma eta pertsiera eta arabierako kurkum hitzen tankeran. Landare izen zaharrenetakoa omen da.
Crocus generoak 100 espezie baino gehiago biltzen ditu, asko lorategietan estimatuak loreen kolore aniztasunagatik. Denetan ezagunena azafraia espezia egiteko erabiltzen den Crocus sativa.
Azafraia munduko espezia garestiena da. Berau egiteko lorexakiak (estigma) bildu behar dira, loreak hiru egun eskas irauten du eta 160.000 lore txigortu behar dira kilo bat azafrai lortzeko.
Oso zaharra da bizigarri bezala erabiltzeko ohitura. Mesopotamian, 5000 urte baino gehiago dituzten zeramiketan agertu da idatzita beste zenbait espeziaren artean. Loreak ere margo zaharretan agertu dira Kretako irlan.
Egipton esentzia aromatiko bezala zen erabilia, eta Grezian lo hartzen laguntzeko. Ikerketa berrienek gogo-aldartearen alterazioak, depresio zein antsietatea, jasaten laguntzen duela frogatu dute.
Zapore mingotsa eta usain gozo sarkor eta berezia izateaz gain, kolore hori bizia ematen die jakiei.
Hainbat mito greziarretan azaltzen da. Horietako batek dio Krokos, Hermes jainkoaren maitea zen mutil gaztea hil eta Hermes-ek lore bihurtu zuela betiko bizi zedin.

Landare honen bizi lekua

Sasiak: Zuhaiska eta zuhaitz gazteak tartean hartzen dituen sasitza edo sastrakadia. Gehienetan txilar, ote, zuhandor eta antzekoen gainean garatzen diren lahar eta aihena duten landareak dira nagusi.
Informazio gehiago

Itzuli